logo

Zientzia


Hezkuntza
· Josefa Molera Mayo
 
· Martina Casiano
 
· Vicenta Llorente
 
· Felisa Martín Bravo
 
· Dorotea Barnés
 
· Luz Zalduegi Gabilondo

Emakumeak jakinduria akademikora ailegatzeko igo behar zituzten mailak lau ziren: ikasteko aukera bermatzea; ondoren, lortutako tituluak gizonezkoenekin parekatzea; hirugarrena, ikasitako ogibidea garatzeko eskubidea izatea; eta azkena, elitean sartzea.

Madame Curie
Madame Curie
Jane Goodall
Jane Goodall

Lehenengo mailari dagokionez, Berpizkunde-aroan emakumeak ikasteko bi bide zituen. Batetik, nobleziako kideek hautatu ohi zutena: nork bere kabuz eta tutoreek lagunduta ikastea; hori bai, aurretik argi utziz ikasitakoa sekula ez zutela lan egiteko erabiliko. Bestetik, gremioen egituran oinarritutako bidea zegoen. Hori da, esaterako, Maria Winkelman astrologoak (1670-1720) hautatu zuena. Aitarekin egin zituen lehenengo ikasketak eta nekazaritzari lotutako egutegiak egiten zituen artisau batekin ikasten jarraitu zuen gero. Garai haietan, ez ziren gutxi artisau izateaz gain ikasketa akademikoak ere eginda zituzten astrologoak, Winkelmanen senarra izango zena kasu, Gottfried Kirch.

Asko izan ziren emakumezko astrologoaren ikerketak: 1702an, kometa bat aurkitu zuen eta Berlingo Zientzia Akademiaren presidente Leibnizek sutsuki babestu zuen Winkelmanen lana. Baina Kirch hil zenean, astronomo-laguntzaile izendapena eskatu zuen eta Akademiak ezezko biribila eman zion, emakumea izateagatik. Ohiko moduan Prusiako gortearentzat egutegia egiten segitu zuen arren, are gehiago, Krosigh baroiaren behatokiko maisu astronomo izan zen arren, Akademiak ez zuen inoiz aintzat hartu.

Zientzia-erakundeek ez zuten emakumerik nahi, dirudienez ospea ez galtzeko. Ikasketetan bide bat zein bestea aukeratu, emakumeek ezin zuten akademietan sartu. Aurreneko saiakerak XIX. mendekoak dira, emakumeak hiritar oso izateko helburuz sortu zen mugimendu sufragistaren barruan (1850-1914). Gizonezkoek zituzten eskubideak nahi zituzten, ikastea eta lan egitea, besteak beste. Akademia ilustratuek, bien bitartean, ohiko jarrerari eutsi zioten. Biologia eta Botanika ikasketa sortu berrietan zirrikitu bat zabaldu bazitzaien ere, erakundeek alboratuta zituzten emakumeak. Izan ere, medikuntzaren eta zientziaren bideak oinarritzat hartu ziren XIX. mendeko Europan emakumeen bazterkeria mantentzeko: gizonarena ez bezala, emakumearen gorputza ama izateko baino ez zegoen prestatuta.

Emmy Noether
Emmy Noether
Lise Meitner
Lise Meitner

AEBetan, ordea, kuakeroen gisako talde erlijiosoek bultzatuta agertu ziren emakumeentzako lehenengo ikastetxeak, Seven sisters izenarekin ezagunak. Maria Mitchell (1818-1889) astrologoak irakasle jardun zuen horietako batean eta ikasleen etorkizunarekin kezkatuta, borroka egin zuen Seven sisters haietan lortutako tituluak legezkoak izan zitezen eta emakume-masa kritiko handia sor zedin.

Aldi berean, Europan eskubide berdinak lortzeko azken urratsak egiten ari ziren sufragistak. Unibertsitatean sartzeko eskubidea XIX. mendearen azken laurdenean lortu zuten, adibidez Sorbonan (1867an), Londresen (1877an) edota Cambridgen (1881ean). Haietako emakume sufragista bat zen Elizabeth Garrett (1836-1917). Bere historia garai haien paradigma dugu: unibertsitatean ikasterik ez zuela-eta, berak ordaindutako irakasleekin ikasi zuen, baina titulua lortzeko Frantziara joan behar izan zuen. Gogorra izan zen, baina Ingalaterrara bueltatu eta lortu zuen profesionalki aritzea: Britainia Handiko lehen emakume medikua izan zen. 1918an, emakumeentzako medikuntza-ikastetxea zabaldu zuen, eta urte batzuk geroago bere izena hartu zuen zentroak: Emakumeentzako Elizabeth Garrett Ospitalea.

Horrela, zabaldu zuten zientzietarako bidea emakume aitzindari hauek.











Josefa Molera Mayo

 

Kimikaria (Izaba, 1921 - Madril, 2011).

Kimika-sistema aurreratuak martxan jarri zituen Espainian. Josefa Molerak 1942. urtean burutu zituen kimikako ikasketak. Alonso Barba Kimika Institutuan aukera eduki zuen tesia egiteko baina erakunde horretan emakume ikertzailerik ez zegoenez, zuzendariak ukatu egin zion sarbidea.

Dena den, 1948. urtean doktorego-titulua lortu zuen Madrileko Unibertsitate Zentralean. 1956. urtean Britainia Handira joan zen eta han Cyril Norman Hinshelwood-ekin (Kimikako Nobel Saria jaso zuena) lan egin zuen eta zinetokimikan espezializatu zuen. Espainara bueltatu zenean lehen gasen kromatografoaren sorreran parte hartu zuen. Gainera, gas likidoko kromatografiaren bidezko erreakzio kimikoen metodoak garatu zituen estatuan.


+ Bizitza

+ Bizitza


Josefa


Josefa
























Felisa Martín Bravo

 

Fisikari eta meteorologoa (Donostia, 1898 - Madril, 1979).

Espainako lehengo emakume Fisika Zientzietan doktoratua. Unibertsitateko ikasketak bukatu eta gero, Felisak bere ibilbide profesionala ikerlari gisa hasi zuen. X izpien bitartez eta Bragg eta Debye-Schereren metodoak erabiliz, nikel eta kobalto-oxidoen eta berun-sulfuroaren egiturak zehaztu zituen, hain zuzen ere. Irakasle izan zen Madrileko Unibertsitatean eta Estatu Batuetan. 1933. urtetik aurrera Espainako Meteorologia Zerbitzu Nazionalean lan egin zen. 1937an, Gerra Zibila zela medio, bere lanpostua galdu egin bazuen ere, 1939. urtean berreskuratu zuen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Felisa Martín Bravo


Felisa Martín Bravo




















Dorotea Barnés

 

Kimikaria (Iruñea, 1904 - Fuengirola, 2003).

Madrileko Unibertsitatean 1931n kimikan lizentziatua, ohiz kanpoko saria lortu zuen. Estatu Batuetan bi beka lortu zituen formakuntza akademikoa sakontzeko. Ikerlari izan zen Madrileko Fisika eta Kimika Institutu Nazionalean eta geroago Madrilgo Lope de Vega institutuko katedra lortu zuen. Bere eskutik sartu zen Espainian teknika espektrala, Raman espektroskopia izeneko teknika. Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu beharra izan zuen eta ikerketa zientifikoa lantzeari utzi egin zion.


+ Bizitza

+ Bizitza




Dorotea Barnes
























Martina Casiano Mayor

 

Irakaslea eta Fisikan eta Kimikan aditua (Madril, 1881 - ?).

Madrilgo Escuela Normal erakundean ikasi zuen. Martina ez zen joan unibertsitatera; edonola ere, fisika, kimika, aritmetika, algebra, geometria eta nekazaritza ikasi zituen bere kabuz. 1905. urtetik aurrera Bilbon garatu zuen bere ibilbide profesionala, Bizkaiko Escuela Normal de Maestras erakundean. Bere ikasketak zabaltzeko bi beka lortu zituen, bata Madrilen eta bestea Leipzig-ko Unibertsitatean.

Martina Casiano izan zen lehen emakumea Espainian Fisika esperimentalaren inguruko liburua argitaratzen. Baita, Fisika eta Kimikako Espainiar Elkarteak izendatu zuen lehen kide emakumezkoa ere 1912an. Zoritxarrez Frankismo garaian errepresaliatua izan zen eta datu gutxi daude bere bizitzaren inguruan handik aurrera. Hala eta guztiz ere, bere irakaskuntzaren lana jarraitzea lortu zuen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Martina


Martina
























Luz Zalduegi Gabilondo

 

Albaitaria (Mallabia, 1915 - Madril, 2003).

Albaitaritza-ikasketak amaitu zituen lehen euskal emakumea izan zen. Albaitaritza-ikasketak hasi zituen Madrilen; lehenengo urtean bere kabuz eta hurrengo ikasturtean matrikula ofiziala egin zuen jadanik, modu honetan, albaitari-ikasketa ofizialak egin zituen lehen emakumea bihurtu zen.

Gerra Zibilaren garaian Bizkaian errefuxiatuentzako jantokietan lana egin zuen, elikagaien ikuskatzaile gisa. Geroago, Bermeon eta Eibarren ere lan berean aritu zen. 1945ean Estatuko Albaitarien Kidegorako plaza lortu zuen; ondoren Animalien Biologia Institutuan sukar aftosoaren inguruan ikertu zuen. Ikerketa- eta ikuskaritza-lanetan jarraitu zuen Abelazkuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzu Zentraletara lanera joan zenean.


+ Bizitza

+ Bizitza


Luz Zalduegi
























Vicenta Llorente del Moral

 

Entomologoa (Algorta, 1930).

Vicenta gerrako umea izan zen, hau da, Gerra Zibila zela medio, 1937an SESBra abiatu zen eta herri hartan bizi izan zen 1956. urte arte. Errusian Biologia ikasketak burutu zituen eta entomologia-eremuan espezializatu zen. Ikasketak amaitu ondoren, Turkmenistanera aritu zen. Garai hartan, Vicenta eta bere laguna Elvira Mingo, intsektu dipteroen inguruan ikerlanak egin zituen.

Espainiara itzuli eta gero Complutense Unibertsitatean doktoretza lortu zuen eta CSICen ikertzaile lanetan aritu zen. Gaur, ortopteroeen inguruan aditu esanguratsuena da eta hainbat artikulu eta liburu zientifiko argitaratu ditu.

 

+ Bizitza


+ Bizitza


Vicenta


Josefa
























Erantzun galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!
 

1. Emakumeak jakinduria akademikora iristeko igo behar zituzten mailak lau ziren. Zer maila ez da zuzena?
  Ikasteko aukera bermatzea
  Ikasitako ogibidea garatzeko eskubidea izatea
  Nobleziaren babesa edukitzea
 

2. Noiz lortu zuten Europako emakumeek unibertsitatera sartzeko aukera?
  XX. mende hasieran
  XIX. mendearen azken laurdenean
  XIX. menderen erdialdean
 

3. Zer arlo zientifikotan zen aditua Maria Winkelman alemaniarra?
  Astronomian
  Kimikan
  Zientzia esperimentaletan
 

4. Zein izan zen Espainian Fisika Zientzietan doktoratu zen lehen emakumea?
  Kasilda Hernáez
  Felisa Martín Bravo
  Dorotea Barnés
 

5. Zertan espezializatu zen Dorotea Barnés kimikaria?
  Teknika espektrala
  Raman espektroskopia izeneko teknikan
  Bi erantzunak zuzenak dira

6. Zein emakumek lortu zuen 1945ean Estatuko Albaitarien Kidegorako plaza?
  Luz Zalduegi Gabilondok
  Kasilda Hernáezek
  Vicenta Llorente del Moralek
 

7. Nor izan zen Fisika esperimentaleko gaian liburua argitaratu zuen lehen emakumea?
  Josefa Molera Mayo
  Martina Casiano Mayor
  Dorotea Barnés
 

8. Vicenta Llorente del Moral gerrako umea izan zen. Zer nahi du esan horrek?
  Gerraren ondorioz bere herritik atera behar izan zuen umea izan ziren.
  Gerra Zibilean parte hartu zuen umea izan ziren.
  Gerra Zibileko urteetan jaio zen umea izan zen.
 

9. Josefa Molera Mayo zein arlotan espezializatu zen Britainia Handian?
  Kromatografian
  Zinetokimikan
  Gas-likidoetan
 

10. Nor pentsatzen da izan zela historiako lehen emakume sendagilea?
  Merit Ptah egiptoarra
  Marie Curie frantsesa
  Ptolomea greziarra
 

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:


 

Zientzia-eremuan emakumeek egindako ekarpenak ezkutatuak izan dira. Bila itzazu zenbait emakume zientzialari esanguratsuren ibilbidea eta euren arloan egindako ekarpenak.


Historian zehar emakume zientzalariek “Matilda efektua” jasan zuten, hau da, beren aurkikuntza-lanak gizon zientzialariei egotzi zitzaizkien. Bila itzazu “Matilda efektua” pairatu zuten emakume zientzialari batzuen erreferentziak.