logo

Jarduerak

Jarduerak










· Talde dinamikak

· Jolasak

Atal honetan bi motatako ariketak aurkituko dituzu. Batetik, talde dinamikak daude eta ikasitako kontzeptuak ikaskideen artean lantzeko ariketak izango dira. Bestetik, jolas interaktiboak daude, modu dinamikoan ikasita edukiak bikote-bikote, gurutzegrama eta puzzlea bezalako jolasekin uztartzeko asmoz.





















Kalez kale

Webgune honetan aurkeztu dugun metro-linea asmatua bada ere, edozein herritako mapa edo plano hartzea nahikoa da gure herriko zenbat kalek emakumeen izenak dauzkaten ohartzeko.

Horretaz jabetzeko ariketa bat egingo dugu. Hona hemen azalpena:

  • Adina:etik aurrera.
  • Lekua: Ikastetxean.
  • Beharrezko erremintak: Google Maps, papera, arkatza.
  • Antolakuntza: Jolasaren azalpena: 4-5 kidetako taldetan antolatuko gara.
  • Google Maps aplikazioa irekiko dugu eta bertan gure herriaren kokapena bilatuko dugu. Behin hori eginik kaleetan erreparatuko gara eta ikusi zenbat kalek dauzkaten emakume izenak. Topatu ditugunean, gure metro-linean bezalaxe fitxa bat irekiko diogu informazioa ezberdina gehitu: Izena, Jakintza arloa, Jaiotze- eta heriotza-data, Ibilbide profesionalaren laburpena eta beste motako informazioa (linkak, argazkiak). Informazio egokia topatzeko informazio-iturri ezberdinak erabili beharko dituzu: Internet, ikastetxeko liburutegia, egunkariak.




Denboraren poderioz

Ariketa honetan zure herriko emakumeen denbora-lerro bat osatuko dugu, modu horretan, oso modu errazean garaiz garai zuen herriko emakumeen ibilbidearen isla bat osatuko dugu.

Timeline edo denbora-lerroa kronologikoki ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoak dira, eta gertakizun horien arteko denbora-erlazioa bistaratzea ahalbidetzen dute:

Denbora-lerro bat egiteko, honako urratsa hauek emango dituzue:

  • Adina: 12 urtetik aurrera
  • Lekua: Ikastetxean bertan
  • Beharrezko erremintak: koadernoa, arkatza eta Tiki-Toki web aplikazioa
  • Antolakuntza eta ariketaren azalpena:
    • 4-5 kidetako taldetan antolatuko zarete.
    • Denbora-lerroaren izenburua definituko duzue, beti ere, lantzen ari zareten gaian oinarrituta.
    • Zuen herriko emakume aipagarrien zerrenda bat egin eta garai ezberdinetan banatu. Saiatu, guk egin dugun bezala, jakintza arlo bakoitzetik emakume bat aukeratzen.
    • Webguneko emakumeekin jarraitutako eskema egitura bera jarrai dezakezue: emakumearen izen-abizenak, Jaiotze- eta heriotza-data eta lekua, Ibilbide profesionala, argazki bat eta baldin badu, informazio gehigarria.
    • Behin aurreko lanak eginak dituzuela Tiki-Toki aplikazioa ireki, bertan izena eman eta erabiltzaile-izenarekin saioa hasiko duzue. Datuak aukeratutako programa edo web-zerbitzuan txertatzen hastea besterik ez zaizue geratzen!

Oharra: Tiki-Toki aplikazioa erabiltzea oso erraza den arren, Youtuben daukazue Tiki-Toki aplikazioa euskaraz ikasteko tutoriala, pausuz pausu eta oso modu errazean tresna honen erabilpena erakusten duena.




Emakumeen izenean

Herriko edo hiriko kale-izendegia hartzea besterik ez dugu, kale eta plaza gutxik daukatela emakume baten izenaz jabetzeko. Jarduera honetan herriko Udalari proposamen bat luzatuko diogu, herriko kale, plaza edo parke bati esanguratsua eta aitzindaria izan zen emakume baten izena jar diezaioten proposatzeko.

Ariketa hau taldeetan edo gela bezala egin dezakezue.

  • Adina: 12 urtetik aurrera
  • Lekua: Ikastetxean bertan
  • Beharrezko erremintak: koadernoa, arkatza eta Internet sarbidea.
  • Antolakuntza eta ariketaren azalpena:
    • Denen artean esanguratsuak eta aitzindariak izan ziren emakume zerrenda bat osatuko dugu. Ondoren zerrenda horretatik bakar bat aukeratu eta berari buruzko informazioa jasotzen hasi. Lan horretarako Internet ez ezik, liburutegiko materiala eta egunkariak ere erabil ditzakezue.
    • Informazioa jasoa duzuela gutun bat idatziko duzue herriko udalari zuzendua emakume hori kale-izendegirako proposatuz.
    • Gutun formal bat idazteko irakasleari eskatu laguntza.





















Jolas interaktiboak:

Irudiekin edo kontzeptuekin bikoteak osatzeko jarduera-mota hauen bitartez ikasleek aurretik ikasitako guztia jolas interaktiboen bitartez praktikan jartzeko aukera izango dute.

>> Bikote-bikote <<


Dena irakurri duzue, ezta? Ea ahorrela den. Testuan barrena ageri diren hitzak nahastu egin ditugu (pertsona izenak, lekuak, kontzeptuak, ...) eta ea asmatzen duzuen zein diren.

>> Ezkutuko hitza <<


Historian zehar emakume langile asko izan ditugu gure artean, hona hemen horren eredu bikaina. Begiratu ondo argazkiari ea gero osorik betartzen duzuen.

>> Irudi mugikorra <<





















Igo