logo

Denetatik


Denetatik

· Inesa Gaxen

· Marga D’Andurain

· Raimunda Royo

· Kasilda Iturrizar

· Mikaela Portilla

· Marie Coulon

· Marie Argaine

· Francisca Iracheta

· Diana Andoins

· Martina de Zuricalday

Emakumeek historian egindako bidea oztopoz beterik egon da. Baina pixkanaka eta emakume aitzindari askoren balentriari esker, biderik ez zegoen lekuan bidezidorrak zabaltzen joan ziren. Mende batzuk atzera jotzen badugu emakumeek egindako bidea azter dezakegu:

Iraultza frantsesaren garaian hiritarren eskubideen deklarazioa onartu zen baina ez ziren emakumeen eskubideak kontuan hartzen. Printzipio horiek emakumeentzat ere izan behar zutela aldarrikatzen zuen garai horretan Olimpia de Gouges-ek. Horrek 1791n Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen. Gerora, garai horri esaten zaio feminismoaren lehen olatu-aldia. Olimpiak zera esan zuen: “emakumeak urkamendira igotzeko eskubidea baldin badu, aintzat hartu beharko litzaioke tribunara igotzeko eskubidea ere”. Seinale bat izango balitz bezala, gillotinaz hil zuten. Emakumeen eskubideen aldarrikapena idatzi zuen Mary Wollstonecraft-ek eta emakume asko hasi zen bizitzeko modu berri bat eraikitzen, zalantzan jarriz derrigorrez etxean sartuta egotearen beharra.

Olimpia de Gouges
Olimpia de Gouges
Mary Wollstonecraft
Mary Wollstonecraft

Ahots berritzaileak ari ziren sortzen eta bidezidor berriak ari ziren zabaltzen. Ondoren horiexek erabiliko zituen emakume sufragisten mugimenduak emakumeen eskubide politikoen alde jotzeko. Sufragistak, feminismoaren bigarren olatuaren protagonistak, Estatu Batuetan sortu ziren. Lehenetariko programa feministan sentimenduen deklarazioa onartu zuten, baina ez zen onartu emakumeen bozkatzeko eskubidea. 1848. urtea zen eta 80 urte gehiago igaro ziren Estatu Batuetan emakumeek bozkatzeko aukera izan zezaten.

Estatu espainiarrean emakumeek sufragioa 1931ko urriaren 1ean lortu zen II. Errepublikako erreforma legegilearen markoaren barruan eta Alderdi Erradikaleko diputatu Clara Campoamorrek emakumearen aldeko sufragioaren alde eginiko defentsa sutsuaren ondoren. Baina aurrerapausoen garai horien ondoren gerren arteko aldia etorri zen eta aurrerapen horiek geldialdia eduki zuten, ondorengo 3. olatu-aldiaren hazia izango zena alegia.

Betti Friedan
Betti Friedan
Wangari Maathai
Wangari Maathai

Estatu espainiarrean mugimendu feminista lotuta zegoen frankismoaren aurka sortu zen mugimenduarekin, baita garaiko hainbat gizarte-mugimendurekin ere. Euskadin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan halako mugimenduak emakumeen batzarren bidez sortu ziren.

Orain arte hainbat arlotan lan egin duten emakumeen istorioak ezagutu ditugu, baina badaude beste arlo ezezagunagoetan beren pentsatzeko edo lan egiteko era iraultzailearekin historia harrotzera iritsi diren emakumeak ere; hor dauzkagu adibidez Amelia Earhart hegazkinlaria, Atlantikoa (1932an) eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea, hartarako bere hegazkina erabili zuena. Hor topatzen dugu, Kathrine Switzer, Bostongo maratoian modu ofizialean parte hartu zuen lehenengo emakumea. Malala Yousafzai, emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzailea. Wangari Maathai, Bakearen Nobel saria eman zioten, “garapen jasangarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik”. Virginia Wolf idazlea, Gela bat norberarena idazlanarekin emakume bakoitzak bere espazio fisiko eta pertsonala edukitzearen aldarrikapena egin zuena.





















Inesa Gaxen

 

Emakume honi bi aldiz leporatu zioten sorgina izatea. Hemezortzi urte zituenean Bordeleko parlamentuan epaitu zuten eta probarik ez zegoenez libre utzi zuten. Hogei eta zazpi urte geroago, Inesa Hondarribian bizi zenean, sorgina izan zela salatu zuten bi haurrek. Herriko buruzagiek presio gogorra egin zioten arren, Inesak behin eta berriro ukatu egin zien salaketa. Azkenean, nahiz eta Logroñoko Inkisizioaren epaileak libre utzi, erbestera joan behar izan zuen Inesak, Hondarribiko herritarrek erabakia ez zutelako onartu.


+ Bizitza

+ Bizitza


inesa Gaxen










Marie Coulon

 

Euskal feminismoaren aitzindaria (Paris, 1837 - 1913?).

Madame d’Abbadie d’Arrast gisa ezagunagoa egin zen, Charles d’Abaddie d’Arratsekin ezkondu baitzen (Antonie d’Abbadie kultur eragilearen anaia gazteena, alegia).

CNFF-ko (Frantziako Emakumeen Kontseilu Nazionala) kidea izan zen, horregatik Frantzian eta Belgikako lehendabiziko kongresu feministetan parte hartu zuen.

Emakumeen sufragio-eskubidea aldarrikatu zuen. Hainbat artikulutan adierazten zuen emakumeen inguruko kezkak eta bizitza osoan zehar borrokatu zuen emakumeen egoera hobetzeko.


+ Bizitza


Marie Coulon












Kasilda Iturrizar

 

Ongilea (Bilbo, 1918 - 1900).

Bere senarra, Tomás José Epalza, enpresari aberatsa zen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan eta senarra hil zenean Kasildak dirua Bilboko behartsuen egoera hobetzera zuzendu zuen. Testamentuan diru asko utzi zion Erruki etxeari eta Ospital Zibilari. Gainera, Bilbon dagoen Doña Kasilda parkea hark emandako lurretan eraiki zen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Kasilda


Kasilda












Mikaela Portilla

 

Pedagogoa, antropologoa eta historialaria (Gasteiz, 1922 - Gasteiz, 2005).

Maisua izan zen Arabako hainbat eskolatan; ondoren, Madrileko Unibertsitate Complutensean Historiako lizentziatura eskuratu zuen. Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa izan zen. Haren metodologia fin eta sakonari esker azterlan ugari egiteaz gain, jarraitzaile ugari izan zituen Araban.

Mikaela Portilla izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean Honoris Causa Doktorea maila erdietsi zuen lehenengo emakumea.


+ Bizitza

+ Bizitza


Mikaela Portilla


Mikaela


Mikaela












Raimunda Royo

 

Mendizale bilbotarra.

XX. mendearen hasieran bizi izan zen Raimunda. Nahiz eta garai hartan emakume gutxi kirolean ibili, badakigu Euskal Herriko alpinismoan hasiera-hasieratik emakumeek parte hartu zutela. Adibidez, Raimunda izan zen Bilboko Club Alpinoaren sortzaileetako bat.

Garai hartan Mendiko federazioak Ehun Mendien Lehiaketa antolatzen zuen, hau da, Euskal Herriko ehun tontor esanguratsuenak epe jakin batean igotzeko txapelketa. Raimunda izan zen lehiaketa osatu zuen lehen emakumea, 1930. urtean.


+ Bizitza


Raimunda


Raimunda






















Marga D’Andurain

 

Abenturazalea (Baiona, 1893 - Tanger, 1948).

Baionan jaiotako abenturazale hau 18 urterekin ezkondu zen Piarres D’Andurainekin eta harekin bizi izan zen Argentinan, Cairon eta Palmira hirian. Cairon zein Palmiran negozio arrakastatsuak antolatu zituen bikoteak; gainera, denboraldi hartan Marga Ingalaterraren alde espioitza lanetan ibili zela zabaldu zen.

Dena den, Marga oso ezaguna da Meka leku santura sartzen saiatzeagatik. Bere helburua zen Mekan sartzen zen mendebaldeko lehenengo emakumea izatea. Horretarako musulman bihurtu zen eta senar musulmana hartu zuen. Tamalez, berehala atxilotua izan zen eta harem batean giltzapetua. Gainera, haremeko jabearen hilketa leporatu zioten eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Azkenean Frantziako enbaxadorea lortu zuen Margaren askatasuna.


+ Bizitza

+ Bizitza


Marga


Marga


Marga






















Marie Argain

 

Bertsolaria (Ezpeleta, 1860 - Donapaleu, 1925).

Ogibidez espartingile zen eta ezkondu ostean laborantzan jardun zuen. Nahiz eta irakurtzen eta idazten ez jakin, bertsolari trebea izan zen.

Marie (edo Mariana) Argain hainbat lehiaketatan saritua izan zen. Adibidez 1888an Anton Abbadiek antolatutako lore-jokoetan irabazle izan zen, baita Ezpeletan 1895. urtean, Martin Guilbeauren antolatutako Euskal bestetan, hain zuzen ere.


+ Bizitza

+ Bizitza


Marie






















Francisca Iracheta

 

Emagina.

Datu gutxi dauzkagu emakume honen inguruan. Franciscak Madrileko Unibertsitate Conplutensean osatu zituen emagina-ikasketak. Ostetriziaren inguruan sineskeriak baztertzea eta ezagutza zientifikoa finkatzea zuen helburua. Horretarako, emagina-ikasketak burutzeko eskola bat sortu zuen. Gainera, erditzeari buruzko liburu bat idaztzi eta argitaratu zuen lehen emakumea izan zen Espainian.


+ Bizitza

+ Bizitza


Iratxeta






















Diana Andoins

 

Nobleziako dama (1554 - 1621).

Gixuneko kontesa izan zen. Béarne eta Gaskoniako familia aberats eta boteretsuenetako batean jaio zen.

Oso emakume ederra eta kultur handikoa izan zen. Korisande ezizena hartu zuen Amadís de Gaula idazlanetik.

Agramondarren familia-buru Filiberto Agramondarrarekin ezkondu zen. 1580an, 26 urte zituenenean, bere senarra hil egin zen eta urte gutxi geroago Korisande Enrike IV.a erregearen amorantea bihurtu zen. Zazpi urte iraun zuen erlazio hark. Korisandek laguntza ekonomikoa eskaini zion erregeari Erlijio Gerrak finantzatzeko.


+ Bizitza

+ Bizitza


Diana






















Martina Zurikaldai

 

Gozogilea eta enpresaria (Bilbo, 1839 - 1932).

Martinaren gurasoak gozo-denda eta txokolategi bat ireki zuten 1830ean Bilbon.

Martina hamasei urterekin ezkondu zen eta hamalau seme-alaberen ama izan zen. Hala eta guztiz ere, 1882. urtetik aurrera Martinak hartu zuen gozo-dendaren ardura. Kudeaketa ausartari zein zentzudunari esker negozioa berritzea eta handitzea lortu zuen. Gainera, enpresa-ekimen erabat berritzaileak sustatu zituen; esate baterako, beste txokolategi txiki batzuekin elkartzea eta guztiekin batera Chocolates Bilbaínos fabrika sortzea.


+ Bizitza


Martina de Zuricalday






















Erantzun galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu.

Zorte on!
 

1. Olimpia de Gougesek idatzi zuen 1791n Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena. Zein testuinguruan izan zen?
  Frantziar Iraultzaren testuinguruan
  Iraultza Industrialaren testuinguruan
  Iraultza burgesaren testuinguruan
2. Zein izan ziren feminismoaren 2. olatu-aldiko protagonistak?
  Frantziar Iraultzako emakumeak
  Estatu Batuetako sufragistak
  Estatu Espainiarreko sufragistak
3. Noiz hasi zen feminismoaren 3. olatu-aldia?
  Gerrarte garaian
  Estatu Batuetako sufragisten garaian
  Gerra ondoren, 60ko hamarkada hasieran
4. Zergatik epaitu zuten Inesa Gaxen?
  Sorgina izateagatik
  Inkisizioaren kide izateagatik
  Sinestun ez izateagatik
5. Nor saiatu zen Meka leku santuan sartzen?
  Mikaela Portilla
  Martina de Zuricalday
  Marga D’Andurain
6. Noren omenez izendatuta dago Bilboko Doña Kasilda parkea?
  Kasilda Iturriberrik
  Kasilda Iturrizarrek
  Kasilda Royok
7. Zer izan zen Marie Argain ogibidea?
  Espartagilea
  Laboraria
  Bi erantzunak zuzenak dira
8. Zergatik sartu da Edurne Pasaban kirolaren historian?
  Munduko hamalau zortzimilako mendiak igotzeko lehen emakumea izan zelako.
  Munduko hamar zortzimilako mendiak igotzeko lehen emakumea izan zelako.
  Bi erantzunak okerrak dira
9. Zein zen Diana Andoinsen ezizena?
  Korisande
  Lorisande
  Amadís de Gaula
10. Zein gertaeratik abiatzen da ospatzen dugun Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna?
  1857ko martxoaren 8an feminismoaren lehen olatu-aldia hasi zelako.
  1857ko martxoaren 8an 120 emakume langile hil zituelako poliziak soldataren igoera aldarrikatzeko manifestazio batean.
  1857ko martxoaren 8an Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zelako.


 

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:


 

Igo

Lehen emakumea izan zen… esamoldea maiz erabili dugu webgune honetan. Emakume aitzindariak egon ziren arlo ugaritan, eta gaur egun ere badaude. Aukera ezazu zure ustetan aitzindaria den emakume garaikide bat eta arrazoitu zein izan diren hark egindako lorpen eta ekarpenak.


Atal honetan hainbat arlotako emakumeak ezagutu ditugu: kirolariak, bertsolariak, abenturazaleak… Ideia zaparradaren bitartez, zerrendatu zein ezberdintasun ikusten duzun arlo berdinean emakumezko eta gizonezkoen artean. Adibidez, ba al dago ezberdintasunik nesken eta mutilen artean kirolean? Eta beste arlo batzuetan?