logo

Arteak


Hezkuntza

· Menchu Gal

· Emiliana de Zubeldia

· Conchita Montenegro

· Eulalia Abaitua

· Albina Madinabeitia

· Benita de Benito Tejada

· Sara Soto

· Rosa Valverde

· María Luisa Ozaita

· Blanca de Silos

· Ignacia Zabalo Ballarin

Florentzia erdigunean artearen historia maite duen edonork bisitatu beharko lukeen gunea dago: Vasari korredorea. Giorgio Vasari margolariaren omenez jarri zitzaion izena korridore horri. Bertako hormek artearen historiako margolarien autorretratuen bilduma garrantzitsuena jasotzen dute, XVI. mendean hasi eta gaur artekoa. Galeria horrek kilometroko luzera dauka eta horma guztiak autorretratuz josiak daude, baina bat-batean bisitaria zeraz ohartuko da, guztira jasota dauden 17.000 erretratuetatik ehuneko oso txiki bat soilik emakumezkoenak direla. Baina hori ez da gauza puntuala; izan ere, hori bera gertatzen da munduko museo eta galeria garrantzitsuenetan.

Emakumezkoak musak, ereduak eta inspirazio-mementoak besterik ez dira izan pinturan, eskulturan, musikan eta arte-munduan orokorrean. Aldiz, nabarmena da emakume artisten gabezia arlo horietan. Zergatik gertatu da hori mendeetan zehar? Emakumezkoak ez duelako artelanen bat burutzeko beharrezko gaitasuna edo talentua?

Mendeetan zehar emakumea etxeko lanak egitera eta hezkuntzarik gabe bizitzera behartuta egon da. Baina beti egon dira patuari aurre egin dioten eta bizitzan tokatu zaiena onartu ez eta euren gustuko lanbideak nola edo hala aurrera ateratzen saiatu diren emakumeak.

Cécile Chaminade
Cécile Chaminade
Lili Boulanger
Lili Boulanger

Emakumeak sortutako artelan asko hasiera batean gizonezkoei egotziak izan ziren, baina emakumezkoak eginak izan zirela ezagutzearekin batera lanen balio-ekonomikoa eta sinbolikoa ere galdu izan dute.

Plinio Gazteak berak idatzitako Historia Naturalean jasotako tradizioaren arabera, pintura, esaterako, emakumezkoen asmakizuna zen: hala, Butades Sicyonis ontzigilearen alabak horma batean margotua utzi zuen bere maitalea atzerrira zihoan mementoa.

XVIII. mendera arte emakumearen lana itzalpean egon zen, izan ere ordura arte diru-sariak jasotzea gaizki ikusita zegoen artisten artean eta beraz nobleziaren babesa bilatzen zuten. Garai horietan topatzen ditugun emakume artistak, beraz, gorteko damak izan ohi ziren, esate baterako Espainiako gorteko Sofonisba Anguissola eta Ingalaterrako Levina Teerlinc. Musika-munduko artista askok berriz aitaren itzalpean ibili behar izan zuten, Rafaella eta Vittoria Aleotti musikariak kasu.

XVIII. mendeko Ilustrazio-garaia klabea izan zen emakumearen hezkuntza artistikoa eta batez ere hezkuntza orokorra garatzen hasteko; izan ere, emakumeen eremu profesionalak zabaltzen hasi ziren. Batetik, oinarrizko lehen hezkuntza nesketan eta mutiletan banatzearekin batera, nesken irakaskuntza irakasle emakumeen gain utzi zen. Bestetik, neskek kalitatezko hezkuntza jasotzeak, marrazketan ezagutza edukitzea esan nahi zuen eta beraz arte mundu honetan murgiltzen hasi ziren.

Garai haietan arte-munduan murgildu nahi zuenak Akademietara edo musika-kontserbatorioetara jo behar zuen. Eskola horietan artearekin lotutako arlo guztiak lantzen ziren (pintura, eskultura, marrazketa, musika….), baina gizonezkoek bakarrik zuten sarrera bertara. Arte-eskola horietan sartzea lortu zuten emakume gutxiek aldiz, Angelica Kauffmann eta Elisabeth Louis Vigée-Lebrun esaterako, anatomiako (biluzik zeuden modeloak marraztu beharra izaten zen) klaseetara sartzea debekatuta zuten eta beraz emakume horiek ezin zituzten historia edo mitologia bezalako gaiak landu, horrek giza gorputzaren ezagutza sakona eskatzen baitzuen. Ondorioz, beren pintura-lanak paisai edo bodegoietara murriztuta zeuden.

XIX. mendeko abangoardiak iritsi ziren arte, emakumeak ez zuen benetako aurrerapausoa eman arte-diziplinan. Lantegiak eta eskolak nonahi ireki ziren, eta askok emakumeari zuzendutako atala zeukaten, Charles Chaplin estudioak, esaterako.

Marika Rökk
Marika Rökk
Grażyna Bacewicz
Grażyna Bacewicz

Hurrengo iraultza indartsua XX. mende erdialdekoa izan zen: mugimendu feminista eta emakumeen eskubideen aldeko mugimenduek generoen ikerketak zabaltzeari ekin zioten. Arteko eta soziologiako adituak emakumeak artearen diziplinetan historian izandako papera ikertzen hasi ziren. Hor ohartu ziren emakumeen artelan asko senarrari edo aitari egotziak izan zirela, Horacio Gentileschi-ren Artemisia alabaren artelanen kasu.

Erreibindikazio horien adibide gisa, 1989an Guerrilla Girls izeneko aktibista feministen talde batek ateratako kartela aipa daiteke. Bertan irakur zitekeen: “Emakumeak biluzik egon behar al du New Yorkeko Metropolitan Museum-era sartzeko? Sail Modernoko artisten % 5 baino gutxiago da emakumezkoa, baina biluzien % 85 baino gehiago dira emakumeak”.

Emakumeak biluzik egon behar al du museoan sartzeko?












Menchu Gal

Margolaria (Irun, 1919 - Donostia, 2008).

Txikitatik hasi zen margotzen eta gaztetan prestakuntza aberatsa eskuratu zuen. Adibidez, Gaspar Montes Iturrioz margolariarekin hasi zituen ikasketak, gero Aurelio Artetak ere klaseak eman zizkion Madrileko Escuela Superior de Bellas Artes de San Fernando delakoan eta gainera bi egonaldi egin zituen Parisen. Hori guztia dela eta, ezagutza sakona lortu zuen pintura garaikidearen inguruan.

Pintura figuratibista landu zuen, eta paisaia izan zen bere gai gogokoena, baina erretratuak ere sortu zituen. Erakusketa ugari egin zituen Madrilen, New Yorken, edota Venezian, besteak beste. 1959. urtean Pintura Sari Nazionala erdietsi zuen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Menchu


Mentxu Gal

Mentxu Gal





















Emiliana Zubeldia

Piano-jotzailea eta musikagilea (Jaitz, 1888 - Sonora, Mexiko, 1987).

Haurtzaroan hasi zen pianoa ikasten Iruñean. Gaztetan musika-akademia sortu zuen Iruñean, baina utzi egin zuen Parisera joateko. Alde batetik, pianista bikaina bezala ezagutzera eman zen Parisen eta beste aldetik konposaketa eta irakaskuntza landu zituen.

Urte batzuk geroago Augusto Novaro ikertzailea ezagutu zuen New Yorken. Novaro musika-sistema berria lantzen ari zen, fenomeno akustiko naturaletan oinarritutako sistema alegia, eta musikaren gaineko bere teoriek eragin handia eduki zuten Emilianaren konposaketetan.

1937tik aurrera Emiliana Mexikon bizi izan zen eta ekarpen adierazkorrak egin zituen musika-arloan; izan ere, Sonorako unibertsitatean irakaskuntzan aritzeaz gain, kontzertuak, hitzaldiak eta emanaldiak antolatu zituen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Emiliana

Emiliana





















Conchita Montenegro

Aktoresa eta dantzaria (Donostia, 1911 - Madril, 2007).

Hollywood-en arrakasta lortu zuen artista gipuzkoarra. Dantza eta arte dramatikoa ikasi zituen Parisen. Nahiz eta profesionalki dantzari gisa hasi, laster zinemara jo zuen. Oso ibilbide arrakastatsua izan zuen Espainiako zineman.

1930ean Estatu Batuetara abiatu zen eta hainbat pelikuletan parte hartu zuen, bai gaztelaniaz, bai ingelesez egindako filmetan. 1942. urtean Espainiara bueltatu zen eta zinean aritu zen bi urte gehiago. 1944ean ezkondu egin zen eta bertan behera utzi zuen zinema.


+ Bizitza

+ Bizitza


Conchita


Conchita

Conchita

Conchita






















Eulalia Abaitua

 

Artista bizkaitarra (Bilbo, 1853 - 1943).

Euskal Herrian argazkigintzan aitzindari izan da. II. Gerra Karlistaren ondorioz Liverpool hirian erbesteratu zen eta han argazkigintzaren teknika ikasi zuen. Bilbora bueltatzean bere ezagutza praktikan jarri zuen.

Bere argazkiak plaka estereoskopikoz eta zuri-beltzean eginak daude. Eulaliaren argazki-lanak herriko jaiak, ohiturak, eta tradizioak aurkezten ditu eta emakumeen betebeharrak nabarmentzen da (baserritarrak, esne-saltzaileak, sardina-saltzaileak, …). Bilboko Euskal Museoan Eulaliak egindako 2.500 argazkiak gordeta daude.

 

+ Bizitza

+ Bizitza

+ Bizitza


Eulalia Abaitua

Eulalia Anaitua





















Albina Madinabeitia

 

Musikaria (Arrasate, 1910 - 1996).

Bere aita Unión Cerrajera lantegian buruzagia zen eta musikazale amorratua zen heinean, bere alabari hezkuntza musikala sakona eskaini zion. Albina biolin-musikari aparta zen eta Gipuzkoako Aldundiak ikasketetarako beka eman zion. Bere ibilbide profesionala arrakastatsua izan zen eta Madrileko Orkestra Nazionalean biolin bakarlaria izatea lortu zuen. Orkestra utzi eta gero, Arrasaten musika-irakasle gisa lan egin zuen.


+ Bizitza


Eulalia Abaitua

Albina Madinabeitia






















Benita de Benito Tejada

Margolaria (Bilbo, 1854 - Madril, 1896).

Euskal Herrian margolaritzan aritu zuen emakume lehenetariko bat. Madrilen egin zituen Artearen inguruko ikasketak, eta hiri horretan bere lana aurkeztu zuen bi erakusketetan. Tamalez, berrogeita bi urterekin zendu zen tuberkulosiaren eraginez.


+ Bizitza

Benita











Sara Soto

Musikagilea (Gorliz, 1941 - Irun, 1999).

Harmonia ikasketak egin zituen, baina konposizioa bere kabuz ikasi zuen. Bi motatako musika-lanak sortu zituen. Alde batetik, herriko melodiak konposatu zituen. Kanta horiek oso popularrak izan ziren eta besteak beste Xabier Letek, Lourdes Iriondok edo Txomin Artolak abestu zituzten. Beste alde batetik, koralak eta musika lan instrumentalak plazaratu zituen. Musikaz gain, marrazketa, pintura eta literatura landu zituen.


+ Bizitza

Sara












Rosa Valverde

Margolaria (Donostia, 1945 - Azkaine, 2015).

Aita, Antonio Valverde "Ayalde", ere margolaria zen. Rosak Donostian ikasi zuen margolaritza eta Florentzian estanpazioaren eta grabatuaren inguruko klaseak jaso zituen. Gipuzkoako abangoardiako margolariekin lotura izan zuen. Bestalde, irakasle bezala lan egin zuen Donostian, Baionan eta Azkainen. Donostian eta Bartzelonan egin zituen bakarkako erakusketak.


+ Bizitza

+ Bizitza



Rosa

Rosa











María Luisa Ozaita

Musikaria (Barakaldo, 1939 - Madril, 2017).

Piano-jotzailea, klabezinista, musika zuzendaria eta musikagilea izan zen emakume hau. Behin baino gehiagotan bekaduna izan zen ikasketak egiteko; adibidez, Danimarkan, Alemania eta Frantzian jaso zituen klaseak. Europa eta Ameriketako hainbat lurraldetan kontzertu ugari eskaini zituen.

Horrez gain, Mujeres en la Música elkartearen sortzailea izan zen eta emakumeak musikan egindako ekarpenak ezagutarazteko lan handia egin zuen, esate baterako, gai horren inguruko kongresu bat eta hainbat hitzaldi antolatu zituen, baita artikulu eta liburuak argitaratu ere.


+ Bizitza

+ Bizitza

Luisa


Luisa


Luisa












Blanca de Silos

Aktoresa (Gasteiz, 1914 - Segovia, 2002).

Bere familiak Blanca aktoresa izatea nahi ez bazuen ere, antzezlanetan aritzea lortu zuen eta 40ko hamarkadan zehar Antzerki Talde Nazionalarekin eta Maria Guerrero Konpainiarekin lan egin zuen. Bestalde, hamabost filmetan agertu zen urte horietan eta Espainiako zinearen izarretariko bat izan zen. 50eko hamarkadan erretiratu zen eta geroztik agerkari puntualak egin zituen.


+ Bizitza

+ Bizitza

Blanca


Blanca












Ignacia Zabalo Ballarin

Marrazkilaria (Donostia, 1905 - Bartzelona, 1939).

Euskal Herrian ezagutzen dugun lehenengo emakume ilustratzailea da. Nor-nai ezizenaz sinatzen zuenez, Jon Txiki Zabalo anaiari egotzi zizkioten Ignaciaren marrazkiak denbora luzez. Argia egutegian, Irungo Jaiak liburuxkan eta Agere aldizkarian agertu ziren bere marrazkiak eta komikiak. Zoritxarrez oso gazta hil zen, Gerra Zibileko bonbardaketa batean, Bartzelonan.


+ Bizitza

+ Bizitza

+ Bizitza

Ignacia


Ignacia












Erantzun galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!
 

1. Vasari korredoreak artelanak jasotzen dituen galeria bat da. Zein garaitan hasten da bertako bilduma?
  XVII. mendetik
  XVI. mendetik
  XV. mendetik
2. XVIII. mende arte topatzen ditugun emakume artistak, gorteko damak izan ohi ziren; esate baterako…
  Sofonisba Anguissola
  Levina Teerlinc
  Bi erantzunak zuzenak dira.
3. Guerrilla Girls izeneko taldea....
  … 1989ko aktibista feministen taldea izan zen.
  ... 1989ko museo feminista izan zen.
  ... 1989ko ekintza feminista izan zen.
4. Gaspar Montes Iturrioz margolariaren alboan margotzen hasi zen artista…
  Blanca de Silos izan zen.
  Menchu Gal irundarra izan zen.
  Emiliana de Zubeldia izan zen.
5. Conchita Montenegro aktoresa eta dantzariak….
  Mexikon lan egin zuen.
  Estatu Batuetan lan egin zuen.
  Argentinan lan egin zuen.
6. Ignacia Zabalo Ballarin ilustratzailearen lanak nori egotziak izan ziren denbora luzez?
  Bere anaiari
  Bere aitari
  Bere senarrari
7. María luis Ozaita musikariak zein elkarte sortu zuen?
  Mujeres en las Artes elkartea
  Mujeres y Hombres en la Música elkartea
  Mujeres en la Música elkartea
8. Zein ezaugarri dituzte Eulalia Abaitua argazkilariaren lanek?
  Polaroid kamaran eta zuri-beltzean eginak daude.
  Plaka esteroskopikoan eta zuri-beltzean eginak daude.
  Plaka esteroskopikoan eta koloretan eginak daude.
9. Vienako Orkestra Filarmonikoak zein urte arte ez zituen onartu emakumeak?
  1997 arte
  1842 arte
  1925 arte
10. Zein da National Museum of Women in the Arts museoaren ezaugarri nagusia?
  Jasotzen dituen arte lanen % 50 emakumezkoak eginak dira.
  Emakumeak museoetan ikustaratzeko egiten du lan.
  Emakume artistak ezagutzera ematen dituen erakundea da.

 

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:


 

Zure herrian emakume artistaren bat ezagutzen al duzu? Argazkilaria, margolaria, eskultorea...


Oraindik ere emakumezkoen parte-hartzea kultura-arloan oso murritza da. Hori aztertzeko, har ezazu egunkaria eta irakurri Kultura atala. Ea zenbat emakumezkoen izen agertzen diren bertan!
Igo