logo


Ongi etorri Emakumeak bidean ikasmaterialera!

Humanitatearen historia emakumeen historia ere bada, nahiz eta emakumeek egindako ekarpena isila izan den orain arte eta, kasu batzuetan, baita ezkutatua ere. Ibilbide luzea egin du gure gizarteak emakumeek egindako lanari balioa ematera iritsi arte.

Historian zehar emakumeek oinarrizko eskubideen urraketa sufritu behar izan dute: jabetza, heziketa, bozkatzeko eskubiderik ez… Dena den, beti egon dira emakume adoretsuak, jakintza-arlo ugaritan bide berriak zabaldu dituztenak: politikan parte-hartu dutenak, artean gailendu direnak, hezkuntza berritu eta bultzatu dutenak, zientzialari aurreratuak…

Webgune honetan, zenbait euskal emakumek irekitako bideen berri emango dizugu; bertan duzun metro-mapa honetan hainbat jakintza-arlo islatzen dituzten metro-lineak aurkituko dituzu: bertako geltokietan geratuz gero, euskal emakume adoretsu baten biografia laburra aurkituko duzu eta baita bere ibilbidea ulertzeko hainbat baliabide ere.

Has zaitez emakumeen metroan bidaiatzen!

Metro mapa



Literatura Zientzia Historia Arteak Denetatik Hezkuntza Badakizu1 Badakizu2 Badakizu3 Badakizu4 Badakizu5 Badakizu6 Badakizu7 Badakizu8 Badakizu9 Badakizu10 Badakizu11 Badakizu12 Badakizu13 Badakizu14 Badakizu15 Badakizu16 Badakizu17 Badakizu18




info@mizzpi.eu
Lan hau Creative Commons Aitortu-Ezkomertziala-Partekatu/Berdin 3.0 Espainia lizentzia baten mende dago.
creative

Ikasmaterial honek 2019ko irailaren 12an
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren onespena jaso du





Igo

Zientzia // Testa


Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

1. Zein izan zen Espainian Fisika Zientzietan doktoratu zen lehen emakumea?
  Kasilda Hernaez
  Felisa Martín Bravo
  Dorotea Barnés

2. Zertan espezializatu zen Dorotea Bernés kimikaria?
  Teknika espektrala
  Espektroskopia Raman izeneko teknikan
  Bi erantzunak zuzenak dira

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:






Igo

Hezkuntza // Testa


Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Non erbesteratu behar izan zuen Gerra Zibila ondoren Dolores Ibarruri politikariak?
  Kuban
  Sobietar Batasunean
  Polonian

2. Kasilda Hernaez, 1931tik aurrera zein taldetan hasi zen parte-hartzen?
  Juventudes Libertarias taldean
  Juventudes Socialistas alderdian
  Juventudes Comunistas alderdian

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:















Igo

Emakume idazleek gizonen ezizena erabiltzea ohikoa izan da, eta ez antzinako aroan bakarrik. J.K. Rowling idazle famatuak bere izenaren hasierako letrak erabili zituen irakurleei emakumea zela ezagutzera ez emateko asmoz. Aurrerago berriz gizonezko ezizena erabiliko zuen polizia-eleberriak argitaratzeko orduan.

Emakume batzuek beren idazlanak senarraren izenetan argitaratu zituzten; esate baterako Collette idazle frantziarraren lanak edo Maria de la O Lejárraren lanak. Senar horien kasuan, emaztearen lanaren errekonozimendua onartu zuten inongo lotsarik gabe.

Mariasun Landa, euskal haur- eta gazte-literaturako idazle goraipatuenetarikoa da nazioarte mailan. Bere liburuak 15 hizkuntzara itzuliak izan dira; besteak beste korearez, grekoz edo esloveniarez irakur ditzakegu bere lanak.

Felisa Martin izan zen emakume bakarra Espainako Meteorologia Zerbitzu Nazionalean urte askotan, erakunde horretan ez baitzuten beste emakumerik onartu hirurogeiko hamarkadaren bukaeraraino!

16 emakume hauek jaso dute zientzia eremuko Nobel Saria historian zehar: Marie Curie, Irene Curie, Gerty Theresa Cori, María Goeppert, Dorothy Crowfoot Hodgkin, Rosalyn Yalow, Barbara McClintock, Rita Levi-Montalcini, Gertrude B. Elion, Christiane Nüsslein-Volhard, Linda B. Buck, Françoise Barré-Sinoussi, Elizabeth Blackburn y Carol Greider, Ada E. Yonath, May-Britt Moser eta Youyou Tu.

Merit Ptah Aintzinako Egiptoko sendagilea izan zen. Bere irudia Sakkara piramidean agertzen da eta historiako lehenengo emakume sendagiletzat hartzen da.

Espainian, emakumeen botoa emateko eskubidea, 1931ko Konstituzioan onartu zen. 1933an egindako hauteskunde orokorretan emakumeek jardun ahal izan zuten lehen aldiz bere boto-eskubidea.

Bigarren Mundu Gerran, SESBak emakumeez bakarrik osatutako hegazkin eskuadroia eratu zuen hainbat bonbardaketa burutzeko.

Eskubide Zibilen mugimendua oinarrizkoa izan zen AEBn lege arrazistak baztertzeko. Rosa Parks izeneko emakume batek piztu zuen mugimendu hori, autobuseko eserlekua gizon zuri bati ukatu zionean.

Washington hirian dago National Museum of Women in the Arts, emakume artisten ekarpena ezagutzera eamtearren bereziki lan egiten duen munduko museo bakarra.

Vienako Orkestra Filarmonikoa 1842. urtean sortu zen, baina 1997. urte arte ez zen emakumerik onartu kide bezala.

Lavinia Fontana margolari italiarra aintzindaria izan zen. XVI. mendean arrakasta handia lortu zuen erretratuak egiten, are gehiago, biluzik marraztu zituen hainbat emakume eta gizon. Gainera, bere senarra seme-alaben zaintzaz (11 haur) arduratu zuen.

Hamalau zortzimilakoak munduko 8.000 metrotik goragoko mendiak dira eta kirolarientzat izugarrizko helburua da den-denak igotzea. Euskalduna dugu igo dituen lehen emakumea, hain zuzen ere Edurne Pasaban, alpinista tolosarra.

Coco Chanel enpresari arrakastatsua izateaz gain, moda eremuan emakume aintzaindari ere izan zen. Izan ere, bazterrarazi zuen emakumezko arropa barrokoa eta deserosoa, eta janzkera erraza eta arina modan jarri zuen.

1857ko martxoaren 8an ehunaka emakume langile kalera atera ziren soldataren igoera aldarrikatzeko. Egun hartan poliziak 120 emakume hil zituen, gertaera horretatik abiatzen da gaur egun ospatzen dugun martxoaren zortziko emakumeen eguna.

Eusko Ikaskuntzako lehen kongresuan (1918) Euskal Herrian hezkuntzaren egoera aztertua izan zen. Adituek proposamen hauek egin zituzten, Euskal Herriko historia eta geografia irakastea, zonaldeetako egoera linguistikoa kontuan hartuz euskara nahitaezkoa izatea irakaskuntzan eta Euskal herriko Unibertsitatea eraikitzea, besteak beste. Biltzar hartan emakume bakar batek soilik aurkeztu zuen lan bat.

1882. urtetik 1910. urtera soilik 36 emakume lortu zuten unibertsitateko titulua Espainian. Gaur egun, berriz, unibertsitateko ikasle gehienak emakumeak dira.

Malala Yousafzai neska pakistandarrak, eraso larria jasan zuen 15 urterekin nesken hezkuntzaren eskubideak babesteagatik. 17 urte zituela Bakearen Nobel Saria jaso zuen emakumeen eskubideen eta hezkuntzaren alde lan ikaragarria egiteagatik.